Gure Hitzetan

Gure Hitzetan euskaraz eginiko lehen magia liburua da. Elene Mendizabal (@elemelonsv) eta biok burutu genuen proiektua 2023an zehar eta autopublikazioaren bitartez kaleratu zen urte bereko abenduan.

Liburu honetan hainbat ideia berri aurkezteaz gain, ordurarte atzerriko hizkuntzetan bakarrik egin zitezkeen magia efektu batzuk euskaratu genituen. Azkenean, mentalismoko efektu asko biltzen zituen bilduma bilakatu zen, aurkezpen dibertigarri eta anitzak egiteko aukera eskaintzen zuena.

Aurre-erosketak ahalbidetzeko online denda bat sortu genuen eta bertan saldu ziren liburu gehienak. Ale gutxi batzuk baino ez zaizkigu geratzen, jarri gurekin harremanetan informazio gehiagorako.

trikuxabi
trikuxabi

Euskal eduki sortzailea, magoa eta informatikaria.